Ramon Masatsen lanak izango dituzte hizpide gaur Photomuseumen

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 17a, 11:00

Ramon Masats argazkilaria. (Wikipedia)

Gela programaren barruan aztertuko dute argazkilari katalanaren, 18:00etan hasita, ohi bezala. Doakoa izango da saioak edukiera bete arte.

Ramon Masats fotokazetari katalana izango da gaurko protagonista Photomuseumeko Gela programako saioan 18:00etatik aurrera. Informazioa manipulatu gabe argazki bidez errealitate hurbilena atzemateko erakutsi duen gaitasunagatik da ezaguna, batez ere, eta, Argazkigintzako Sari Nazionalarekin aitortu zuten bere lana 2004an.

Kazetaritza esparrua ez ezik, zinemarena ere urratu du Masatsek bere ibilbide profesionalean; izan ere, 1970an, Topical Spanish filma zuzendu zuen. Inoiz egin duen fikziozko lan luze bakarra da eta Chumy Chumezekin batera idatzitako satira da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide