Agortu dira 'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antezlanerako sarrerak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 16a, 16:30

'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlana. (Tentazioa)

Protagonisten artean Iñigo Azpitarte aktore zarauztarra duen antzerki proposamena abenduaren 8an, ostirala, taularatuko dute Modelon, baina jada ez dago eserlekurik eskuragarri.

Ikusmin handia sortu du herrian urtarrilean estreinatu zuten Tentazioa konpainiaren Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlanak. Horren erakusgarri da jada agortu direla Modelo aretoan eskainiko duten emanaldirako sarrerak, nahiz eta, oraindik hiru aste falta diren. Abenduaren 8an, ostirala, taularatuko dute.

Oholtza gainean izango diren aktoreen artean herriko ordezkari bat dago, Iñigo Azpitarte, eta akaso horrek izango zuen eraginik salmentan. Azpitarte Martin izango da antzezlanean, Amesti familiako anaia nagusia, eta, obrak famili horren Eguberri gaueko gorabeherak kontatuko ditu, hain justu. Aktore zarauztarrak Aitziber Garmendia, Iñigo Aranburu eta Mireia Gabilondo izango ditu lagun agertokian eta publikoa barrez leherrarazten ahaleginduko dira komedia baita Ez naiz inoiz Dublinen egon. Dena den, hausnarketarako bide ere ematen du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide