Abian da Inauterietako kartel lehiaketa

Aritz Mutiozabal 2023ko aza. 16a, 10:00

Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako ereduak Euskalduna tabernan. (utzitako)

Otsailaren 9tik 11ra ospatuko dira Inauteriak Zarautzen, eta horretarako, jaiak iragartzeko kartela aukeratu behar dute antolatzaileek. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 10a izango da.

Udalak 2024ko inauterietako konpartsan parte hartzeko deialdia zabaltzeaz gain, kartel lehiaketa ere iragarri du. Ohi bezala, udalak eta Euskalduna tabernak elkarlanean antolatu dute, eta hiru sari banatuko dituzte aurtengoan ere: lehenengo saria (300 euro), bigarren saria (100 euro) eta publikoaren saria (afaria bi pertsonentzat Euskalduna tabernan).

Lanak A3 neurrian egin beharko dira (TIFF, JPG edo PDF formatuan) eta USB batean aurkeztu behar dira lanak dira Turismo Bulegoan edo Euskalduna tabernan, urtarrilaren 10a bitartean. Publikoaren sariko bozketa Turismo Bulegoaren Facebook atariaren bitartez egingo dute, urtarrilaren 12tik 19ra, eta erabiltzaileen Atsegin dut gehien lortzen duenarentzat izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide