Zarauzko Argazkizale Elkarteak urtero elkarteko kideetako bati ematen dio erakusketa jartzeko aukera, Torre Luzeako erakusketa aretoan, eta aurten Jon Atxutegik izango du ohorea. Hori horrela, ostiral honetan, Baserri ahaztuak izeneko argazki proposamena inauguratuko du.
Euskal Herriko haran sakonetan, zelai berdeen eta baso itxien artean, oraindik ere zutik dauden abandonatutako baserriak jaso ditu argazkietan. Natura poliki-poliki bere lekua hartzen ari da egitura horietan. "Nire asmoa da, irudien bidez, iraganeko lekuko horiek babesteko eta berreskuratzeko boterea duten pertsonak inspiratzea", dio Atxutegik
Erakusketa datorren urtarrilaren 17a bitartean egongo da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da aretoa.