Leurtzako urtegira eta inguruetara irteera antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak larunbat honetarako. Urtegiko aparkalekutik abiatuko dira eta, besteak beste, Munazorrotz (1018m.), Exkelarre (1035m.), Sorartxiki (1059m.) eta Eragorri (1018m.) igoko dituzte, ibilbide zirkularra osatuz. Antolatzaileek iragarri dutenez, txistorra jana egingo dute irteeran.
Irteera 07:30ean izango da, Agueseko biribilgunetik, eta izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil dendan egin ahal izango da.