Zilarrezko dominarekin itzuli da Ibon Oregi Kalifornian jokatutako Munduko Txapelketatik

Jabi Gonzalez Toston 2023ko azaroaren 14a

Ibon Oregi Huntington Beachen jokatutako World Para Surfing Championshipeko finalean (ISA/Jersson Barboza)

Zarauzko bizilaguna Espainiako selekzioarekin aritu da Nazioarteko Surf Federazioak antolatutako lehiaketa jokatzen eta bosgarren postua lortu du taldeka.

Zarautzen bizi den Ibon Oregi surflari markinarrak bigarren postua eskuratu du Nazioarteko Surf Federazioak antolatutako World Para Surfing Championship txapelketan, gizonezkoen kneel kategorian. Surf munduan aski ezaguna den Kaliforniako (Estatu Batuak) Huntington Beach hirian aritu da Oregi Espainiako selekzioarekin eta bosgarren talde onena izan dira surflari guztiek lortutako emaitzak aintzat hartuta.

Oregik egindako lanari erreparatuta, surflari onena izanda gainditu zituen lehenengo bi kanporaketak eta finalaurrekoan bigarren sailkatuta lortu zuen finalerako txartela. Final handian Llywelyn Williams galestarra nagusitu zen Zarauzko bizilagunaren aurretik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide