EH Bilduk autobusak jarriko ditu larunbaterako Bilbon deitu duen manifestaziora joateko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 14a, 09:00

Bilbon egindako manifestazio bat. (Utzitakoa)

Nazioa gara lelopean deitu dute protesta eta bertaratu nahi duten Zarauzko bizilagunek Eguzki eta Arrano tabernetan eman dezakete izena.

Larunbatean, amnistiaren eta autodeterminazioaren aurka Madrilen egingo duten manifestazioaren aurrean, Bilboko Autonomia kalea Ezkerreko independentismoz eta antifaxismoz betetzeko deia egin du EH Bilduk "euskal nazioa defendatzeko". Hori horrela, manifestazioa egingo dute La Casillatik 17:30ean abiatuta Nazioa gara lelopean, hain justu ere.

Halaber, Palestinako herriari elkartasuna adieraziko diote larunbateko mobilizazioan eta Santi eta Josu gogora ekarriko dituzte; izan ere, koalizioa abertzalearen hitzetan, "memoria duen nazio solidarioa" da Euskal Herrikoa.

Bada, Bilbora joateko erraztasunak eskaintze aldera, hainbat autobus antolatu ditu EH Bilduk, tartean Zarauztik. Interesdunek, dena den, aldez aurretik eman beharko dute izena Eguzki eta Arrano tabernetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide