Xabi Solano eta Kimua dantza kolektiboaren emanaldia izango da hilaren 25ean

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 14a

Kimua dantza taldea eta Xabi Solano (utzitakoa)

Modelo aretoan ariko dira, 19:00etatik aurrera, Zarautz Trik elkartean antolatuta. Sarrerak 10 euro balio du, eta dagoeneko erreserbatu egin daiteke.

Zarautz Trik Kultur Elkarteak ekitaldi interesgarria prestatu du datorren azaroaren 25erako. Hain zuzen ere, Xabi Solano eta Kimua dantza kolektiboaren emanaldia antolatu du Modelo aretoan, eta dagoeneko sarrerak eskuragai jarri ditu; hamar euro balio du, eta hiru urte edo beherakoentzat doan izango da.

Bertaratzeko interesa dutenek erreserba bidez lortu ahal izango dute aurrez sarrera zarautz.trik@gmail.com posta elektronikora idatzita. Erreserbatutako sarrerak emanaldi egunean bertan jasoko dira aretoko leihatilan, 18:00etatik aurrera, eta sarrerarik geratuko balitz, aipatutako orduan jarriko dituzte salgai.

Modeloko ateak 18:30ean irekiko dituzte, eta emanaldia 19:00etan hasiko da. Saioa bukatu ondoren, Zarautz Trik elkarteak boletoen zozketa egingo du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide