Urteko azken odol ateraldia izango da asteazken arratsaldean

Erredakzioa 2023ko abenduaren 18a

16:30etik 20:30era izango da ateraldia anbulatorioan, eta asteazken goizean eskatu beharko dute hitzordua herritarrek.

Zarauzko herritarrek asteazken honetan izango dute odola emateko aukera anbulatorioan. Hala, parte hartu nahi duen orok 16:30etik 20:30era izango du horretarako aukera. Edonola ere, aldez aurretik deitu beharko dute hitzordua zehazteko. Asteazkenean egin beharko dute, goizez, 943-00 78 85 telefono zenbakira deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide