Gaurtik azaroaren 19ra bitartean, Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak Merkataritza Astea kanpaina berria jarriko du martxan.
Hain zuzen, herritarrek egun horietan Murkileko saltokietan erosi eta fidelizazio txartelarekin ordaintzen badute, Modelo aretoko ekitaldietako sarrerak lortu ahal izango dituzte, doan. 115 sarrera bikoitz jarri ditu Murkilek, eta antzerkirako, kontzertutarako edo zinemarako sarrerak izango dira, besteak beste.
Gainera, ostiralean, hilak 17, Murkileko dendetan erosketa bat egiten duten bezeroek txartel bat bete eta sei tarta eta beste sei dastatze menuren zozketan parte hartu ahal izango dute. Kasu horretan, eskudirutan edo txartelarekin ordaintzen duen oro sartuko da zozketan. Bestalde, elkarteko arduradunek azaldu dute egun horretan "sorpresa txiki bat" ere aurkituko dutela bezeroek dendetan, baina ez dute aurreratu zer izango den.