167 zarauztarrek osatu dute aurtengo Behobia Donostia

Jabi Gonzalez Toston 2023ko azaroaren 13a

2023ko Behobia Donostia lasterketan parte hartu zuten korrikalarian azken luzean. (Hirutxuloko Hitza)

Iñigo Mendizabal izan da azkarrena gizonezkoetan eta Ane Mendizabal emakumezkoetan. Patinatzaileen proban Imanol Manterolak soilik hartu du parte.

Jendetza bildu zuen atzokoan ere Behobia Donostia lasterketaren 58. edizioan eta tartean, Zarauzko ordezkaritza zabala izan zen. Herriko 199 lagun zeuden izena emanda orotara eta 167k osatu zuten proba: 118 gizonek eta 49 emakumek, hain zuzen ere.

Ia guztiek korrika egin zuten proba; izan ere, bakarrak egin zuen patinetan Iñigo Manterolak, zehatzago esateko. Ordu bete, minutu bat eta 33 segundo behar izan zituen 20 kilometroko ibilbidea amaitzeko. 74. sailkatu zen.

Korrika, berriz, Iñigo Mendizabal izan zen Zarauzko ordezkaririk azkarrena: 101. postuan helmugaratu zen sailkapen orokorrean 01:10:20 denbora eginda. Hogei minutu gehiago behar izan zituen Ane Mendizabalek Behobiatik Donostiara iristeko, zehazki, 01:31:12 izan zen haren denbora eta 141.a izan zen bere kategorian.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide