Giro politarekin jokatu dute plaieroetako hirugarren jardunaldia

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 13a, 09:00

Eguraldia lagun zutela jokatu zuten atzo Zarauzko hondartzako futbol txapelketako hirugarren jardunaldia. Hamalau partida jokatu zituzten guztira.

Aurreko egunetako euririk eta giro ezerik gabe jokatu zuten atzo Zarauzko hondartza futbol txapelketako hirugarren jardunaldia. Kirola egiteko eguraldi aproposa izan zuten atzo partidetan aritu ziren futbolariek.

Goizeko 7:30ean zelaiak markatu, eta ordubete beranduago, eguna oraindik esnatzen ari zela ekin zieten partidak jokatzeari. Guztira, hamalau partida jokatu zituzten, emaitza hauekin:

Senior mutilak A taldea

Kirkilla-Enea jatetxea, 5 – Latz taberna, 2.

Izar Optika, 3 – Oxperta, 1.

S.F. Txanela, 1 – Euskalduna taberna, 5.

Celso Castro, 3 – Otamendi taberna, 0.

Arrano taberna, 5 – Tivoli-Naparrak, 1.

Senior neskak

Euskalduna taberna, 0 – Talai-Mendi kanpina, 3.

Itxas-Lur taberna, 2 – Orbela taberna-Emakume surflari, 4.

Mayflower, 1 – Kirkilla-Enea jatetxea.

Shelter-Pukas, 1 – Lukas ardotegia, 3.

Senior mutilak B taldea

Balearri-Astillero, 1 – Kosta Hortz Klinika, 0.

Il Capo, 0 – Ulacia bidaiak, 4.

Asergroup, 2 – Garcia edari banaketak, 4.

Asti pinturak, 2 – Talai-Mendi kanpina, 0.

Telesforo erretegia, 3 – Pukas-Shelter, 0.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide