Euskal Herriko Gazte Surf Txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi Zarautzen. Hasiera batean, urriaren 28-29 asteburuan ziren egitekoak, baina atzeratzea erabaki zuten olatuen baldintzak ez zirelako egokiak. Beraz, zirkuitua behin bukatuta, asteburu honetan izango da txapelketa.
18, 16, 14, 12 urtez azpiko mailako surflariek hartuko dute parte, nesketan zein mutiletan, Zarauzko olatuetan. Zehatz-mehatz, Munoa parean ariko dira lehian, eta tartean Zarauzko hainbat ordezkari izango dira. Probak egun osoan zehar jokatuko dituzte.