'Umore Feminista zure kontsumorako' bakarrizketa sorta izango da azaroaren 17an

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 12a

Belen Nevado. (Wikipedia)

Settem gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, hiru bakarrizketa eskainiko dituzte Emakumeen Etxean. 

Settem gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, Umore Feminista zure kontsumorako bakarrizketa sorta izango da azaroaren 17an. Emakumeen Etxean izango da ekimena, 19:00etan hasita.

Bertan, zehazki, hiru bakarrizketa eskainiko dituzte. Lehenengoa Belen Nevado aktoreak eskainiko du, Pinturas de guerra izenpean. Bigarrengoa Hablemos en serix hitzaldia izango da, eta Silvia Albert sortzaile eta aktibistaren eskutik. Azken hitzaldia, Machismo a tope de cobertura izenburupean eskainiko du Elsa Ruiz ilustratzaile eta youtuberrak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide