Biktimak gogoan izan ditu Zarauzko Udalak Oroimenaren Egunean

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 10a

Eguardian egindako elkarretaratzea. (Zarauzko Udala)

Gaurkoaz gain, igandean, hilak 12, Oroimenaren Nazioarteko Eguneko ekitaldia egingo dute 12:00etan Arrosategi parkean. 

Oroimenaren Nazioarteko Eguna da gaur, azaroak 10, eta minutuko elkarretaratze isila egin du Zarauzko Udalak udaletxe parean, "biktima guztiak gogoan izateko". Alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute isilunean. 

Gaurkoaz gain, igandean, hilak 12, Oroimenaren Nazioarteko Eguneko ekitaldia egingo dute 12:00etan Arrosategi parkean, eta bertan, urtero bezala, isilunea eta lore eskaintza egingo dituzte. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide