'Txapasen kaxa magikoa' disko-liburuaren aurkezpenerako gonbidapenak agortu dira

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 10a

Liburuaren azala. (Katxiporreta)

Josu Txapartegi Txapasen abestiez osatutako lana aurkeztuko dute bihar goizean, Modelon. Saioa ez da irekia izango, eta disko-liburuan parte hartu duten talde, elkarte eta eragileentzat izango da.

Josu Txapartegi Txapasen dozena bat abesti baino gehiago jasota, Txapasen kaxa magikoa disko-liburu ilustratua aurkeztu dute bihar Pirritx, Porrotx, eta Marimotots pailazoek. Modelo aretoan izango da ekitaldia, 11:00etan hasita, eta bertan emango dituzte lanaren nondik norakoak. Aurkezpenak ikusmin handia sortu du, baina ekitaldi itxia da, disko-liburuan parte hartu duten talde, elkarte eta eragileentzat. Gainera, gonbidapen guztiak agortu direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Biharko ekitaldian izango dira Txapas, Arantxa Urbe, Xabier Zabala, Aiora Zulaika Pirritx, Joxemari Agirretxe Porrotx eta Mertxe Rodriguez Marimotots, haur kantariak eta Montetxio eta Xumela koruak.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide