Udaberri Jubilatuen Elkarteko Kulturaz taldeak bisita gidatua antolatu du Zarauzko malekoiaren inguruan, bertan dauden eskulturak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko. Irteera azaroaren 16an izango da, asteazkena, 10:00etan. Parte hartu nahi duenak Udaberriko bulegoan eman beharko du izena hilaren 14an eta 15ean.
Bestalde, elkarteak gogorarazi du aurten 80 edo 90 urte bete dituzten bazkideei omenaldia egingo dietela, eta bazkideren baten gutuna jaso ez badu, Udaberriren bulegora joan beharko dutela. Horren inguruko informazio guztia hemen irakur daiteke.