Itsas hondakinen bilketa egingo dute azaroaren 26an Zarauzko hondartzan

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 11

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

Itsas Zaintza Sareak egin du deialdia eta hilaren 26an goizeko 11:00etatik aurrera egingo da. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

Itsasoak hondarretara eramandakpo hondakinak jasoko dituzte azaroaren 26an, igandean, 11:00etatik aurrera. Itsas Zaintza Sareak antolatutako jarduera honetarako izen-ematea zabalik dago jada. Interesdunek 619 81 42 25 telefono zenbakira dei dezakete edo info@master.eus helbidera idatzi.

"Planetarentzat jasangarriagoak diren ohitura berriak sortze" aldera abiatu zuten Itsas Zaintza Sarea. "Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, itsas agenteen sare honek itsas inguruneari buruz duten ezagutza guztia balioetsi nahi du, eta haiek itsasoaren zaintza erreferente bihurtu".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide