Memoriaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, urtero bezala, Zarautzek bat egingo du egun gogoangarriarekin. Bihar bertan, elkarretaratzea deitu du Zarauzko Udalak, 12:00etan, Lege Zaharren enparantzan; Udalbatzako zinegotzi guztiak daude bertaratzera gonbidatuta.
Horrez gain, urteroko ohiturari jarraituz, ekitaldi nagusia igande eguerdian egingo dute, 12:00etan hasita, Arrosategi parkean. Bertan, udal taldeetako ordezkariek hitzartze laburra egingo dute, eta biktimen omenezko isilunearen ondoren, landare eskaintza eginez amaituko dute ekitaldia.