Bertakoak egitasmoari jarraipena emango diote aurten ere, eta beste urte batez, jatorri
ezberdinetako zarauztarrek haien herrialdetako jakiak prestatuko dituzte herriko hainbat elkarte gastronomikotan. Larunbat honetan izango da, eta izena emateko epea gaur bukatuko da. Horretarako, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (Zigordia kalea, 33) jo daiteke, 943-00 51 27 telefono zenbakira deitu edo immigrazioa@zarautz.eus posta elektronikora idatzi. Bazkariek 10 euro balio dute buruko.
Hamar elkartek eta herrialdek hartuko dute aurten: Urpekoak elkartean, Argentina; Carballeiran, Guatemala; Alkartetxean Paraguai; Arranon Honduras; Batzokian Brasil; Galeperran Ekuador; Gube Kabian Euskal Herria; Iñurritza Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartean Senegal; eta Kurpilen Peru.
Iaz 300 lagunek hartu zuten parte otorduetan, eta aurten ere herritarrak animatu dituzte egitasmoan parte hartzera. Gainera, argi utzi dute ez dela zertan elkartetako kide izan behar, jende orori zabalduta dagoela.