Palestina askatzea eta Gazako sarraskia bukatzea eskatu dute Zarautzen

Juan Luis Romatet 2023ko aza. 8a, 09:00

Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazioak egin ziren atzo Euskal Herriko ehundik gora udalerritan Gernika-Palestina kolektiboak deituta. Herritar ugari bildu zen udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.

Urriko lehen egunetan Gazan hasitako gerra amaitzea, bertan gertatzen ari den sarraskia geratzea eta, oro har, Palestinako auziari konponbide politikoa aurkitzea. Horiek dira, besteak beste, Gernika-Palestina deialdi herritarrak atzo Euskal Herri mailan egindako mobilizazioen bidez eskatu zuena. Zarautz Palestinarekin herri ekimenak bat egin du astearterako deitutako protestekin. Goizez hezkuntza zentroetan eta lantegietan egin zituzten ekintzak; arratsaldez, berriz, elkarretaratzeak izan ziren herrietako plazetan eta udaletxe atarietan.

Zarautzen, udaletxe aurrean, Lege Zaharren Enparantzan, egin zuten kontzentrazioa arratsaldeko zazpiretan. Hotzari eta eguraldi hezeari aurre egin, eta herritar ugari bertaratu zen plazara Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzera. Palestina askatu. Genozidioa gelditu! pankarta ere erakutsi zuten herritar batzuek.

Argazkiak: Maria Maya Manterola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide