'Don Quixote' balleta Londrestik zuzenean ikusgai

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 7a

Modelo aretoan eskainiko dute, 20:15etik aurrera, The Royal Opera House-en taularatuko duten obra.

Londresko The Royal Opera House antzokitik zuzenean eskainita, Don Quixote ballet ikuskizunaz gozatzeko parada izango da gaur arratsaldean Zarautzen. Modelo aretoan eskainiko dute, 20:15etik aurrera, eta sarrerak 12 euro balio du; aretoko txarteldegian eskuratu daiteke edo online bidez.

Miguel Cervantesen eleberri klasikoan oinarrituta dagoen ikuskizuna ekoitzi du Carlos Acosta koreografoak. Komedia eta adimena uztartu ditu obran, eta ausardiaz beteriko koreografia landu, Ludwig Minkusen musikarekin. Ballet ikuskizunak hiru ordu eta erdiko iraupena du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide