Elkartasun kontzertua eskainiko du Aba Taano talde afrikarrak azaroaren 10ean

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 6a

Aba Taano taldea. (Aba Taano)

Musica para salvar vidas gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako kontzertua da, eta 20:00etan hasiko da. 

Musica para salvar vidas gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, elkartasun kontzertua eskainiko du Aba Taano talde afrikarrak azaroaren 10ean. Andra Mari Zeruratzea parrokian izango da, 20:00etan.

Gospel taldea Ugandako Kireka herrian sortu zuten, eta dagoeneko estudioko bost disko dituzte kaleratuta. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte kontzertura, eta azaldu dute bertan jasotako dirua beraien proiektuetarako erabiliko dutela. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide