Paulo Ostolazak Valinox Novas taldean jokatuko du bolada batean

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 6a

Paulo Ostolaza, eskuinetik hasita lehenengoa. (Valinox Novas)

Amenabarrek lagata jokatuko du Galiziako taldean zarauztarrak, eta gaur hasiko da beraiekin lanean. 

Paulo Ostolazak Valinox Novas taldean jokatuko du bolada batean, talde horretako Javi Diaz atezainak lesio larri bat izan ondoren. Amenabarrek lagata jokatuko du  Galiziako taldean zarauztarrak, eta gaur hasiko da beraiekin lanean. 

Horrenbestez, Ohorezko Zilarrezko Mailara itzuliko da Ostolaza. Izan ere, hamaika urte liga horretan pasatu ostean, Lehenengo Maila Nazionalean dihardu talde zarauztarrak denboraldi honetan. Galiziako taldeari dagokionez, Zilarrezko Mailako 13. postuan dago -16 taldetatik-, lau punturekin. Helburua, beraz, jaitsiera postutatik ihes egitea izango da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide