Ostegunean izango da 'Lagunen harremanak zahartzaroan' kafe tertulia

Mireia Galarza Bastida 2023ko azaroaren 6a

Parekidetasun sailak azarorako antolatu dituen ekintzetako bat izango da ostegunekoa, eta 18:30ean hasiko da, Emakumeen Etxean. 

Parekidetasun Sailak azarorako antolatu dituen ekintzen barruan, Lagunen harremanak zahartzaroan kafe tertulia egingo dute ostegun honetan, hilak 9, Emakumeen Etxean.

18:30ean izango da hitzordua, eta bertan, hainbat gairi buruz hausnartuko dute: adin horretan lagunak izateak dituen etekinak, lagunen arteko harremanetan baloratzen diren elementuak edo harreman horiek kudeatzeko garaian dauden zailtasunak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide