2024ko ekainaren 8an jokatuko da Zarauzko 36. Triatloia, eta ostiraletik, zabalik da aurretiko izen-emate epea. Gaur zortzi, azaroaren 12a, izango da horretarako azken eguna (23:59an itxiko dute aukera hori). Hemen egin daiteke aurretiko izen-ematea.
Triatloian 750 partaiderentzat dago tokia, baina kopuru handiagoak nahi izaten du parte hartu. Horregatik, zozketa egiten dute antolatzaileek. Zozketaren eguna ere zehaztuta dute: epea itxi eta hurrengo egunean bertan egingo dute zozketa jakiteko nork korrituko duen triatloia. Azaroaren 13an, astelehenarekin, 18:00etan egingo dute zozketa. Hala, izena azaroaren 16etik azaroak 20ra arte eman ahalko dute parte hartu nahi dutenek, azken egun horretako 23:59ak bitartean.
Arauak
Aurre izen-ematea hiru euro kostatzen da, eta izen-ematea, berriz, 175 euro izango dira. Antolatzaileek gogorarazi dute biak pertsonalak eta besterenezinak direla.
Halaber, gogorarazi dute triatleta guztiek 2024ko triatloiko lizentzia indarrean eduki beharko dutela proban parte hartu ahal izateko. "Izen-emateko garaian, 2024ko apirilaren 15ean estatuko triatloi lizentzia indarrean izateko konpromisoa hartzen da. Egun horretan, parte hartzaile bakoitzaren lizentziaren indarraldia egiaztatuko da, FETRIren datu basearen bidez. Federaturik ez badago, lasterketan parte hartzeko aukera galduko d,a eta ez da inolako itzulketarik jasotzeko eskubiderik izango".