Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarri dute

Onintza Lete Arrieta 2023ko azaroaren 5a

2021eko Behobia-Donostia lasterketako une bat. (Bidasoako Hitza)

Azaroaren 12an korrituko da Behobia-Donostia lasterketa, eta aurreko urteetan bezala, autobusa izango da korrikalariak Behobiara eramateko.

Hurrengo igandean, hilaren 12an, jokatuko da Behobia-Donostia lasterketa. Milaka korrikalarik egingo dute 20 kilometroko bidea, eta asko izango dira Zarauztik joango direnak proba horretan parte hartzera. Hala, aurreko urteetan bezala, herritik autobusa egongo da korrikalariak Behobiara eramateko.

Interesdunek 943-89 05 62 edo 675 70 98 93 telefono zenbakietara deitu beharko dute tokia gordetzeko.

Alustizaren autobusa 08:00etan aterako da Aritzbatalde kiroldegi aurretik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide