Lurrera eroritako zuhaitz bat kendu dute suhiltzaileek

Onintza Lete Arrieta 2023ko azaroaren 4a

Suhiltzaileak Etxebeste kalean. (BomberosEuskadi)

Etxebeste kalean erori da zuhaitza, eta hura moztu eta kendu egin dute suhiltzaileek, sare sozialetan jakinarazi dutenez.

Suhiltzaileek lurrera eroritako zuhaitz bat moztu eta kendu behar izan dute gaur Etxebeste kalean. Hala jakinarazi dute sare sozialetan.

Litekeena da azken orduetako haizete bortitzek eragin izana zuhaitzaren erorketa, baina suhiltzaileek ez dute arrazoia zehaztu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide