Rainbow Chamber Singers abesbatzak itxiko du Nazioarteko Ahotsak jaialdia

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 4a

Shanghaiko Rainbow Chamber Singers abesbatza. (utzitakoa)

Kantu zikloari gaur emango diote agurra, Txinako abesbatzaren emanaldiarekin. Frantziskotarren elizan izango da, 20:00etan.

Zarautz Abesbatzak antolatuta, Nazioarteko Ahotsak kantu zikloa egin dute aste osoan, eta gaurko emanaldiarekin amaituko dute aurtengo egitasmoan. Urtero bezala, herritar ugariren presentzia izan dute kontzertuek, eta gaurkoa ere hala izatea espero dute.

Chengzhi Jin zuzendari eta konpositoreak sortutako Shanghaiko Rainbow Chamber Singers korua ariko da Frantziskotarren elizan, 20:00etatik aurrera. Interpretatuko duten errepertorioa haien zuzendariak sortutako piezetan oinarrituta egongo da, baina hasiera, nolabait ezberdina izango da, eta tartean, Josu Elberdinen Izar ederrak abestuko dute.

Sarrera arruntak bost euro balioko du, eta abesbatzaren elkarteko kideei zuzendutakoak, berriz, hiru euro. Frantziskotarren elizaren atarian bertan erosi ahal izango dira sarrerak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide