Ching-Yun Choir abesbatzak abestuko du gaur Frantziskotarren elizan

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 3a

Taiwango Ching-Yun Choir abesbatza. (utzitakoa)

Kantu zikloaren hirugarren kontzertua izango da gaur arratsaldean, Frantziskotarren Elizan; ohi bezala, sarrerak atarian salduko dituzte.

Zarautz Abesbatzak antolatutako Nazioarteko Ahotsak jaialdia aurrera doa, eta kantu zikloaren hirugarren kontzertua izango da gaur arratsaldean. Taiwango Ching-Yun Choir abesbatza ariko da kantuan, Cheng-Pu Chang zuzendari lanetan duela.

Taiwango abesbatza zaharrenetakoa eta azkenaldian aktiboki egiten du lana musikaren alberdi ezberdinak lantzen, Urte askotako lanaren ondoren, Grand Prix irabazi zuen. Aurten, Tolosako Nazioarteko Lehiaketan ari denez, Zarautzen ere emanaldia eskainiko du. Bere errepertorioan, gainera, euskarazko bi abesti interpretatuko ditu: Josu Elberdinen Izar ederrak eta Rafael Castroren Zahar eta berri.

Kontzertua Frantziskotarren elizan izango da, 20:00etan hasita. Sarrera arruntak bost euro balioko du, eta abesbatzaren elkarteko kideei zuzendutakoak, berriz, hiru euro. Frantziskotarren Elizaren atarian bertan erosi ahal izango dira sarrerak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide