Bideo-artearen aitatzat jotzen den Nam June Paik hegokorearra aztertuko dute gaur, 18:00etan hasita, Photomuseumeko ohiko saioan. Lan multzo handia sortu zuen –eskulturak, instalazioak, performanceak, bideoak eta telebistako programak–, bitarteko elektronikoekin eta zinema hedatuarekin. Presentzia eta eragin globala izan du, eta bere arte berritzaileak nahiz ideia ameslariek belaunaldi berrientzako inspirazio iturri dira.