Atzo abiatu zuen Zarautz Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak kantu zikloa, Erromako Giovanile With Us taldearen emanaldiarekin. Guztira, lau abesbatzek hartuko dute parte jaialdian, eta gaur arratsaldean bigarren kontzertua izango da, Esloveniako The Academic Choir Maribor abesbatzaren eskutik.
Maribor hiriko ikasle, gazte eta amateur kulturaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da aipatu taldea, eta Esloveniaren enbaxadore da nazioarteko abesbatza topaketetan. Aurten, Tolosako Nazioarteko Lehiaketan lehiatzeko gonbita jaso du, eta horri esker, Zarautzen ere ariko da kantuan, Tadeja Vulc zuzendariaren gidaritzapean. Eskainiko duten emanaldiaren bigarren zatian, gainera, euskarazko bi abesti interpretatuko dituzte: Javier Bustoren Ametsetan eta Rafael Castroren Zahar eta berri.
Kontzertu hau ere Frantziskotarren elizan izango da, 20:00etan hasita. Sarrera arruntak bost euro balioko du, eta abesbatzaren elkarteko kideei zuzendutakoak, berriz, hiru euro. Frantziskotarren Elizaren atarian bertan erosi ahal izango dira sarrerak.