Batzar berezia egingo du Iñurritza elkarteak azaroaren 14an

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 1a

Batzorde berrirako boluntarioak erakarri nahi ditu elkarteak.

Iñurritza Zarauzko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak batzar berezia egingo du azaroaren 14an, boluntario berrien beharrak hala bultzatuta.

Pentsiodunen elkarteak Maria Etxetxiki kalean duen egoitzan egingo da batzar berezia, 18:00etik aurrera, eraikineko lehen solairuan. Bilkurak gai bakarra izango du: 2024ko Batzorde berrirako bolondresen beharra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide