Sobre el olvidado terrorismo vasco liburua aurkeztuko dute ostiralean Zazpin. Hain zuzen ere, 19:00etan izango da hitzordua, eta Raul Lopez egilea bera arduratuko da liburuaren azalpenak emateaz.
Lopez historialaria da eta gaur egun Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioko erakusketen eta hezkuntza proiektuen arduraduna da, eta bere azken liburuan "iraganeko indarkeriaren hainbat arlo gogorarazi nahi izan ditu, horiek ez ahazteko". Liburuko idazleaz gain, aurkezpenean izango dira Gorka Landaburu eta Felipe Juaristi kazetariak ere.