Zarauzko pultsolari gazteak bikain Gipuzkoako Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2023ko azaroaren 1a

Zarauzko Halterofiliako taldeko argazkia, larunbateko saioan. (ZKE Halterofilia)

Aritzbatalde pilotalekuan jokatu ziren 15 eta 17 urtez azpiko lehiak, joan den larunbat arratsaldean.

Halterofiliako 17 urte azpiko, 15 urte azpiko eta Teknika Kriteriumeko Gipuzkoako txapelketak jokatu zituzten joan den larunbat arratsaldean, Aritzbatalde pilotalekuan. Lehenik eta behin, infantil, benjamin eta kimuen Teknika Kriteriuma izan zen, eta bertan Zarauzko eta Zizurkilgo gazteenek hartu zuten parte, modalitateko mugimenduak eta proba fisiko pare bat eginez. Jarraian, txapelketekin hasi ziren.

Aurrena mutilak lehiatu ziren: sei gazte zarauztar eta hiru zizurkildar. 15 urte azpikoen artean, Alex Balentziaga izan zen irabazle (205,491 punturekin), eta Erik Exposito (179,2 punturekin) eta Joseba Tena (167,153 punturekin) sailkatu ziren atzetik, hurrenez hurren. 17 urte azpiko txapelketan ere Alex Balentziaga izan zen irabazle; bigarrena Mikel Lezea (190,069 punturekin) izan zen eta hirugarren Erik Exposito.

Nesken lehian, hiru zarauztar eta zizurkildar bat aritu ziren nor baino nor. 15 urte azpikoan Lide Mendizabal izan zen garaile (144,944 punturekin), eta Maialen Zubeldia (103,091 punturekin) eta Mara Monasterio (77,487 punturekin) atzetik geratu ziren. 17 urte azpiko txapelketan, berriz, podiuma aldatu egin zen: Malen Monasterio izan zen irabazle (179,386 punturekin), eta Lide Mendizabalek eta Maialen Zubeldiak jarraitu zioten sailkapenean.

Datorren azaroaren 18an, larunbatarekin, Euskadiko 17 urte azpiko, 15 urte azpiko eta Teknika Kriteriumeko txapelketak jokatuko dituzte herrian, baina Basoa Crossfiten lokalean izango da ekitaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide