Hilerrira joateko jarraibideak eman ditu udalak

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 31

Zarauzko hilerria. (Hitza)

Santu Guztien Eguna izango da bihar eta hainbat herritar espero da kanposantuan egun osoan zehar.

Bihar, Santu Guztien Eguna izanik, hilerrira joateko ondorengo jarraibideak eman ditu Zarauzko Udalak:

  • Trafikoaren igoera Salbidetik bideratuko da eta jaitsiera Abendañora.
  • Hilerriko aparkalekua ezinduek bakarrik erabili ahal izango dute aparkatzeko.
  • Hiribus zerbitzua egongo da.
  • La Salleko aparkalekua erabiltzea gomendatzen da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide