Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, hiru beltxarga desagertu ziren Zeleta Berri parkean -Villa Mundako urmaelean– joan den ostegunetik ostiralerako gauean, urriaren 26tik 27rakoan. Udalak lapurreta kasua izan denaren susmoa du, eta herritarrei laguntza eta kooperazioa eskatu diete. Beraz, norbaitek gaiari buruzko informaziorik izanez gero, udalarekin harremanetan jarri daiteke HAZ Herritarren Arrera Zerbitzuaren bidez.