Giovanile With Us abesbatzak irekiko du Nazioarteko Ahotsak jaialdia

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 31

Erromako Giovanile With Us abesbatza. (utzitakoa)

Kantu zikloa bihar hasi eta azaroaren 4ra arte izango da, Frantziskotarren Elizan. Guztira, lau taldek parte hartuko dute aurten.

Zarautz Abesbatzak antolatuta, Nazioarteko Ahotsak kantu zikloa egingo dute aste honetan. Guztira, lau abesbatzek hartuko dute parte, emanaldi bana eskainiz, bihartik azaroaren 4ra bitartean. Urtero bezala, kontzertu guztiak Frantziskotarren Elizan izango dira, 20:00etan hasita. Sarrera arruntak bost euro balioko du, eta abesbatzaren elkarteko kideei zuzendutakoak, berriz, hiru euro. Frantziskotarren Elizaren atarian bertan erosi ahal izango dira sarrerak.

Jaialdia Erromako Giovanile With Us taldeak irekiko du bihar. Camilla Di Lorenzo zuzendariak 2013n sortutako abesbatza da, eta hogei emakumez osatuta dago. Hainbat sari irabazi ditu Italiako zein nazioarteko lehiaketetan, eta nolabaiteko ospea eman dio han eta hemen. Aurten, Tolosako Nazioarteko Lehiaketan lehiatzeko gonbita jaso du, eta horri esker, Zarautzen ere eskainiko du emanaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide