Arraio Irratiak 18. denboraldiko programazioa aurkezteko festa antolatu du

Jabi Gonzalez Toston 2023ko azaroaren 1a

Arraio irratiaren estudioa Hiruputzu gaztetxean. (Jabi Gonzalez Toston)

Azaroaren 10ean, ostirala, izango da Hiruputzu gaztetxean eta zuzeneko musikaz eta mokadutxoez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Arraio Irratiak festa berezia antolatu du azaroaren 10erako, ostirala, Hiruputzu gaztetxean, 18. denboraldian eskainiko dituen irratsaioen parrila aurkezteko. 22:00etan hasiko da festa, baina 21:00etarako zabalduko dituzte gaztetxeko ateak. Irratsaioen berri emateaz gain, kontzertuak eta jana eskainiko dituzte.

Zehaztu dutenez, Sofa eta Jikuri izango dira Hiruputzuko oholtza gainera igoko diren musika taldeak eta, esan bezala, mokadutxoa jateko aukera ere izango dute bertaratuek. Pintxoak izango dituzte barran. Hori dela eta, ordainpekoa izango dira sarrerak: sei euro balioko ditu bakoitzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide