Ibon Oregik berriro irabazi du Espainiako Txapelketa Galizian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 30a

Ibon Oregi asteburuan Galizian jokatutako Espainiako Parasurfing Txapelketan. (Utzitakoa)

Zarauzko bizilaguna Nigraneko Patos hondartzan aritu da asteburuan eta bigarren urtez jarraian gailendu da bere kategorian.

Ibon Oregik bigarren urtez jarraian irabazi du Nigrango (Galizia) Patos hondartzan jokatutako Espainiako Parasurfing Txapelketa, haren kategorian. Zarauzko bizilaguna "oso oso pozik" agertu da bere sare sozialetan lortutako emaitzarekin, baita izandako olatuekin eta giroarekin ere. Halaber, eskerrak eman dizkio txapelketan laguntzaile izan duen Iñaki Bikandiri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide