Azaroak 25

Itaiak bihar abiatuko du A25aren harira prestatu duen egitaraua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urr. 30a, 13:30

Urola Kostako Itaiako kideak Hiruputzu gaztetxean bilduta. (@itaiaurolakosta)

'Indarkeria matxistaren forma berriez hausnartzen' tailerra izango da lehenengo ekintza eta bihar egingo dute Lizardi institutuan. Zumaian ere eskainiko dute azaroaren 7an.

Urola Kostako Itaiak hainbat ekintza antolatu ditu Zarautzen eta Zumaian egiteko Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren atariko. Lehenengoa, Indarkeria matxistaren forma berriez hausnartzen deitu duten tailerra izango da eta bihar bertan eskainiko dute Lizardi institutuan. Zumaian, ere eskainiko dute tailer bera azaroaren 7an, Zumaiena ikastetxean.

Horrez gain, Itaiaren proposamena indarkeria matxistari aurre egiteko. Oran artekotik ateratako irakaspenak eta etorkizuneko erronkak hitzaldia eskainiko dute bi herrietan azaroaren 17an eta 18an. Kokapena oraindik ez dute zehaztu, baina aurki informazio gehiago zabalduko dutela adierazi dutenez, pentsatzekoa da orduan argituko dutela. Halaber, A25ari begira zerbait antolatuko dutela jakinarazi dute eta deialdiei adi egoteko eskatu diete herritarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide