Jende ugari bertaratu da SKAPAko jaietako bertso saiora

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 29a

Berez, Plaza Gorrian ziren saioa egitekoak, baina haize bolada bortzitzen ondorioz, Gaztelekuan izan zen hitzordua.

Ikusmina sortu zuen atzokoan SKAPA jai batzordeak antolatutako bertso saioak. Abuztuko jaietan egongo balira sentitu ziren herritarrak saioak iraun zuen bitartean, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu zirenek.

Berez, Plaza Gorrian ziren saioa egitekoak, baina haize bolada bortzitzen ondorioz, Gaztelekuan izan zen hitzordua. Kantuan aritu ziren Nerea Elustondo, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Oier Aizpurua eta Maialen Lujanbio.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide