Ireki dute Salberdingo bidegorria

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 28a

Zelai Ondo eta Aitza kaleen arteko bidegorria zabalik. (Zarauzko Udala)

Udalak jakinarazi duenez, Zelai Ondo eta Aitza kaleen arteko bizikletentzako bidea ireki berri dute.

Uztailaren erdialdetik erabilgarri dago Salberdin eremuko iparraldeko urbanizazioa, eta harrezkero, herritar ugari igaro da Igerain erreka biziberrituaren ondotik eta Amalur parkeko berdeguneko bidetik. Sasoi hartan itzuli zen, gainera, Bizkaia kaleko zirkulazioa normaltasunera, bi urte inguru itxita eman ondoren. Era berean, 450 metroko bidegorria ere ahalbidetu zuten bizikleta erabiltzaileentzat.

Hala ere, Zelai Ondo eta Aitza kaleen arteko bidegorri berria ez da egon erabilgarri orain arte. Baina Zarauzko Udalak jakinarazi berri duenez, Igerain erreka ondoko segurtasun baranda jarri du eta jada ireki dute bizikletentzako tarte hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide