Santu Guztien Egunaren harira, zerbitzu bereziak eskiniko ditu Hiribusak

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 28a

Zarauzko Hiribus zerbitzua. (Zarauzko Udala)

Bihartik asteazkenera hilerri igotzeko autobusak jarriko dituzte.

Urtero bezala, Zarauzko Hiribusak zerbitzu berezia eskainiko du Santu Guztien Egunaren bueltan. Errefortzu honen bitartez, bihar hasi eta datorren asteazkenera arte, Hiribusak Zarauzko hilerrira joateko zerbitzua eskainiko du.

Hauek dira hilerrira joango diren autobus zerbitzuaren ordutegiak:

  • Urriak 29 (igandea). Linea Mistoa, 10:27ean eta 12:27ean.
  • Urriak 30 eta 31 (astelehena eta asteartea). Bigarren linea, 10:27ean eta 12:27ean. 
  • Azaroak 1 (asteazkena). Linea Mistoa, 10:27, 11:57, 13:57, 14:27, 17:27 eta 18:27ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide