ZOZKETA

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu 'Bazen behin' ikuskizunerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko urriaren 28a

Tiritirantes Circo Teatro konpainiaren 'Bazen behin' ikuskizuna. (Tiritirantes Circo Teatro)

Zozketak hiru irabazle izan ditu, eta bakoitzak ikuskizunerako bi sarrera eskuratu ditu. Emanaldia bihar izango da 16:45etik aurrera, Modelon.

Bazen Behin haurrei zuzendutako antzezlana ikusteko Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak emandako hiru sarrera bikoitz Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Ondorioz, sei lagunek izango dute Burgosko Tiritirantes Circo Teatro konpainiaren ikuskizunaz gozatzeko aukera igandean, Zarauzko Hitzari eta udalari esker. Honako hauek dira hiru saridunak: Irune Azkue, Aitor Larrañaga eta Idoia Aranbarri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide