Udaberri jubilatuen elkarteak omenaldia egingo die aurten 80 eta 90 urte bete dituzten bazkideei

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 29a

Elkarteko kideek azaldu dutenez, gutun bat iritsiko zaie pertsona horiei etxera, zorion txartel batekin. Gonbidapena jasotzeko, Udaberriren bulegotik pasa beharko dute herritarrek, beraien ordutegian

Udaberri jubilatuen elkarteak omenaldia egingo die aurten ere 2023an 80 eta 90 urte bete edo beteko dituzten bazkideei. Elkarteko kideek azaldu dutenez, gutun bat iritsiko zaie pertsona horiei etxera, zorion txartel batekin. Horretaz gain, azaroaren 24ean, ostirala, 13:30ean Santa Barbara jatetxean egingo duten bazkarian parte hartzeko gonbita biltzen duen testu bat ere jasoko dute gutunean.

Gonbidapena jasotzeko, Udaberriren bulegotik pasa beharko dute herritarrek, beraien ordutegian: astelehena, asteartea eta ostirala, 10:00etatik 12:00etara; eta asteazkena eta osteguna, 16:00etatik 18:00etara. Gonbidapena jasotzeko azkeneko eguna, azaroak 20, ostirala, izango da. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide