Palestinako "genozidioa" salatzeko hitzaldia egingo dute bihar

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 29a

Joan den urriaren 19an Lege Zaharen Enparantzan egin zuten mobiliazioa. (Maria Maya Manterola)

Elena Beloki Sortuko nazioarteko arduradunak emango du 18:30etik aurrera, Gaztelekuan, haren alderdiak antolatuta.

Sortu alderdiak antolatuta Palestinako egoerari buruzko hitzaldia eskainiko dute bihar 18:30ean Gaztelekuan. Elena Beloki alderdiaren nazioarteko arduraduna izango da hizlaria eta "Palestina bizitzen ari den genozidioa salatzea, Palestinar herriari elkartasuna adieraztea eta egoeraren inguruko hausnarketa egitea" izango du helburu.

Zarautz Palestinarekin herri ekimenak deitu urriaren 19ko mobilizazioaren harira zabaldu zuen manifestura atxiki zen alderdietako bat izan zen Sortu eta gaia zabalago lantzeko deitu du biharko hitzaldia. Hori horrela, bertaratzera animatu ditu herritarrak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide