Elikagaien xahuketari buruzko bigarren hitzaldi egingo dute arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2023ko urriaren 26a

Elikagaien xahuketa murrizteko kanpaina. (Arizt Mutiozabal)

UKUEk antolatuta, Zarauzko Gaztelekuan izango da saioa, 19:00etan hasita. Bertaratu nahi dutenek ez dute aurrez izenik eman behar, eta sarrera doakoa da.

Urola Kostako Udal Elkarteak elikagaien xahuketako bi hitzaldi antolatu ditu aste honetarako. Lehengoa astearte arratsaldean izan zen, eta bigarrena, berriz, gaur izango da.  Zarauzko Gaztelekuko ikus-entzunetarako aretoan egingo dute saioa, 19:00etan hasita.

Hitzaldian elikagaien xahuketari buruz datuak eta jardunbide egokien inguruko jarraibideak emango dituzte, besteak beste. Saioa doakoa da, eta bertaratzeko asmoa dutenek ez dute izena eman beharko aurrez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide