Photomuseum Argazki eta Zinema Museoko Gela programaren antolatzaileek jarraipena emango diote urriko lehenengo ostiralean astean abiatu zuten zikloari. Franco diktadorea hil ondoren, Espainiako trantsizio garaian debekatu edota zentsuratu zituzten dokumentalak ari dituzte hizpide eta laugarren saioa izango da gaurkoa. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da sarrera librearekin.
Saioetan aztertzen ari diren ikus-entzunezkoen artean, honako hauek nabarmendu dituzte antolatzaileek: Basilio Martin Patinok 1977an eta 1983 filmatu zituzten Caudillo eta Despues de..., Tino Calabuigek eta Miguel Angel Condorrek 1975ean egin zuten La ciudad es nuestra eta Llorenç Solerren 1977ko ¡Votad, votad malditos, votad!.