1983an jaiotakoen kintoetako festan izena emateko epea ixtear dago

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 26a

Abenduaren 2an izango da eta egun osoko plana antolatu dute aurten 40 urte beteko dituztela ospatzeko. Bazkal aurreko poteoa, bazkaria, musika eta dantza saioa, pintxo afaria eta gehiago egingo dituzte.

Aurten 40 urte bete dituzten edo urtea amaitu bitartean beteko dituzten 1983an jaiotako Zarauzko bizilagunek kintoetako festa ospatuko dute abenduaren 2an. Egun osoko egitaraua antolatu dute, gainera, gazte izaten jarraitzen dutela erakusteko.

Hori horrela, Otzarreta jatetxean egingo duten bazkariaren aurretik, poteoan aterako dira eta bazkalostean DJak izango dituzte gorputzak astintzeko. Festari jarraipena eman aurretik pintxo afaria egingo dute indarrak berreskuratzeko, eta, Marmol tabernara joango dira azkenik gauari amaiera biribila emateko.

Parte hartu nahi dutenek, hilaren 31 baino lehen eman beharko dute izena, eta, horretarako, 75 euroko diru sarrera egin beharko dute Laboral Kutxako kontu korronte honetan: ES36 3035 0029 62 0291154363. Kontzeptuan izen-abizenak zehaztu beharko dituzte 40 urteko festazaleek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide